ETXEPARE, BERNART (1480?-1560?)
​
BIZITZA
​
Tradizioak, urte luzez iraun baina zehatz dokumentaturik ez den tradizioak, idazlea Sarrasketan jaio zela adierazten badu ere, olerkariak Garazi goraipatzen du idazkietan:
​
“O heufcara lauda ezac garacico herria
Ceren hantic vqhen baytuc beharduyan thornuya” (Sautrela, 2-3)
​
Donibane Garazitik hurbil dagoen Eiheralarre herritxoko erretore izan zen, eta, badirudi arrazoi politikoak direla eta, espetxean ere egon zela.
​
Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken aldean (1480 inguruan), Nafarroako erresuma oraindik independientea zenean, eta bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen. Nafarroako Erresuman 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion. Agiriak badira frogatzen dutenak 1516an, Henrike II.a Nafarroakoak, Fernando II.a Aragoikoa erregearen kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zela. Poema batean azaltzen duenez, preso egon zen Biarnon Nafarroako erregearen mende, segur aski Gaztelako erregearen alde egin zuelako. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten. Beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.
Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bernart_Etxepare
​

