top of page

EUSKAL LITERATURA IDATZIA XVII. MENDEAN

INGURUNE HISTORIKOA

​

Aurreko mendean izandako gertaera politiko, ekonomiko eta erlijiosoen jarraipena bizi dugu XVII. mendean, eta testuinguru horretan ulertzen dira euskal literaturan egindako urratsak.

​

Kontrarreforma

​

Hitzak berak esaten digu mugimendu honen izaera eta helburua. Martin Luther eta Joana Kalbinen tesietan oinarrituz, Europa eta europarrak astindu zituen Erreformaren aurka, bide politiko-militarrak zein kulturalak erabiliz saiatu zen Eliza Katolikoa hainbat helburu lortzen: batetik, kristauak eusten protestantismora ihes egin ez zezaten; bestetik,  alde egin zuten kristauak berriz hurbilarazten. Horretarako, zenbait bitarteko erabili zituen:

​

  • Trentoko kontzilioa (1545-1563) 18 urte luzeetan Elizak egin beharreko egokitzapenak eta doktrinaren zehaztapenak erabaki zituzten. Doktrinaren ortodoxia edo zuzentasuna ondo zaintzeko, herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko agindua eman zuten eta neurriak ere hartu zituzten Eliza Katolikoaren agintariek.

  • Jesusen Lagundia​ Aita Santuaren esanetan jarri zen, Kontraerreformaren aitzindaritza hartuz. Eliza Katolikoaren aldeko lanean hezkuntzak zuen garrantziaz ohartuta, ikastetxe ospetsuenen ardura hartu zuten.

  • Inprenta-zentsura (1942) eta liburu galarazien zerrenda urtetik urtera handitzen joan zen. Eliza Katolikoaren doktrinarekin bat ez zetozen liburuak galarazteko bidea XX. mendera arte erabili izan da.

  • 1542tik aurrera Inkisizioko epaitegiak indar berriak hartu zituen. Erlijioaren kontrako aurkikuntza zientifikoen aurka aritu ziren: Galileo Galilei eta beste ospetsu asko salatuak, epaituak eta iritzietan atzera egin ez zutenak, sutan erretzeraino iritsi baitziren.

​

​

​

​

  • Grey Twitter Icon
  • Grey Facebook Icon
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Instagram Icon
bottom of page