2004an aurkitutako Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua euskal testuen tradizioan aspaldi izandako aurkikuntzarik garrantzitsuena da, zalantza-izpirik gabe.
Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen eskuizkribua da.
​
​
-
OBRAREN EZAUGARRIAK
​​
Tamaina: kontuan harturik XVI. mendeko gure literatura idatzia, ezagutzen dugun neurrian, Etxeparek egindako olerkiak eta Leizarragaren itzulpenak direla, Lazarragaren eskuizkribu honek garrantzi handia hartzen du. Izan ere, garai horretan euskaraz idatzitako literatura originalaren erdia izateraino iristen da, 102 orrialde ditu eta.
​
Amodioa eta maiteminduen arteko gorabeherak dira gai nagusia. Poesiak betetzen ditu lanaren bi herenak, eta gainerakoa garai hartan inguruko hizkuntzetan ohiko zirenen erako artzain-eleberria da: artzain, sirena, zaldun eta bestelako pertsonaiez osatutako abenturazko prosa-lana. Garai hartan arrakasta zuen generoa da. Adibidez, Espainian , Jorge Montemayorrek eta Garcilaso de la Vegak ere landu zuten arlo hau. Imitatzaile ugari izan zuten autore horiek, eta horien artean dago Lazarraga ere.
Lazarragaren eskuizkribua: grafiak, hotsak eta hitzak
​

Forma: prosa eta poesia batera datoz obra honetan. Estilo tradizionaleko lirika gortesaua da Lazarragaren lanean ageri dena. XV. mendeko abesti lirikoetatik hurbilekoa da. Etxeparek erabilitakoa baino dotoreagoa, gortesau eitekoa (itxurakoa), baina XVII. mendean Oihenartek eskatuko zuen zorroztasun eta zehaztasunik gabea. Bere poesietan nabari denez, Lazarragak ezagutzen omen zituen euskal bertso-molde erabilienak. Gaztelaniazko zatiak ere baditu, baina, gehienbat euskaraz idatzia da. Prosazko zatiak hartzen du, bereziki, gure arreta. Badirudi, Lazarragaren garaian, ohikoa zela horrelako lanak, argitaratu gabe, artxiboetan eta liburutegi pertsonaletan gordetzea.
​
Euskalkia: badirudi Lazarragaren eskuizkribu hau Arabako ipar-ekialdeko euskalkian idatzia dela. Koldo Mitxelenak hegoaldekoa deitu zion. Baditu bizkaieraren aztarnak, eta euskalki horrekin kidetasun handia du, baina Gipuzkoako eta Nafarroako Sakanako euskararen aztarnarik ere ez du falta. Aurrerago Joanes Leizarragaren itzulpenetan ikusiko ditugun antzeko euskara arkaikoaren arrastoak ere erraz antzeman daitezke:
​
-
Aditzean:
-
Aditz laguntzailearen forma zaharrak: zidin (zen), zitezen (ziren), zirean...
-
Subjuntiboaren erabilera bitxia: legion (ziezaion)
-
Aditz trinkoak sarritan darabiltza: dakusun (ikusten duzun), on dereitzut (irizten dizut, deritzot)
-
-
Deklinabidean:
-
Nondik deklinabide-kasu arkaikoa: kamarerean (kameratik)​
-
-
Sintaxian:
-
Latinetik hartutako egiturak: zeintzuk, zeinari, zeinak...​ (Doristeok ekusirik zala inposible Sirena bereganik apartaetea, asi zan bere bidea arzaite, zeinak bere begiak negaretan eukala asi zan berbaoek esaten)
-
​
​