top of page

OBRA

​

- Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria

- Kalendrera (Elizako jaien egutegi edo kalendarioa)

- ABC edo Kristinoen instrukzionea (Kristau-ikasbide edo doktrina)

​

Hiru obrak batera argitaratu ziren 1571n, Arroxela hirian. Erlijio berriaren hedapena lortzeko, Testamentu Berriarekin batera, kristau xumeari, eguneroko bizimoduan erabili, irakurri edota buruz ikas zitzakeen irakurgaiak ere eman behar zitzaizkion.

​

KRITIKA

​

- Itzultzailearen meritua da, gehienbat, kritikoek Leizarragaren lanean azpimarratzen dutena. Prosan ia eredurik gabe jardun beharrrak egiten du handia haren itzulpen-langintza erraldoia.

​

- Mendeko perpausak erabili beharrak, hizkuntza erromanikoen erako prosara eraman 

zuen. Ondorioz, latinaren eragina duten egitura sintaktikoak ageri dira sarritan. Dena den, esaldietan, perpaus luze eta laburren arteko jokoan oreka zaintzen duela aitortu beharra dago.

​

- Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio, bestalde. Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskalkiez osatua den euskara darabil, Erreformak iparraldeko euskaldun horiek bereganatu nahi baitzituen. Testamentu Berriaren amaieran zuberotarrentzat lagungarri izan zitekeen hiztegia jartzeak argiago uzten du zein eremutan jokatu nahi zuten, bai erreginak eta bai Leizarragak berak.

​

- Hizkuntza jasoaren alde, eta Bibliaren itzulpenari zor zaion seriotasunagatik, latinetik hartutako hitz asko erabiltzen ditu, euskarazko hitzak  baztertuz: sabatoa (larunbat hitzaren  ordez), zena (afariren ordez),  arrogantzia (harrotasun hitzaren ordez), konpasionea (errukiren ordez). Bide kultista da, beraz, aukeratu zuena.

​

- Zahar kutsua dario  Leizarragaren euskarari. Hitzetan berritzaile, baina soinuetan eta morfologian arkaiko; antzinako euskararen arrastoak ohiko dira XVI. mendeko eta aurreko idazleengan, Lazarragaren testuan ere ikusi dugunez.

​

​

​

​

  • Grey Twitter Icon
  • Grey Facebook Icon
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Instagram Icon
bottom of page