top of page

EUSKAL LITERATURA INPRIMATUA

​

MARKO HISTORIKOA

​

Kultura eta artea

​

Errenazimentu izenez ezagitzen den aldia Italian sortu zen, eta beste inon baino biziago eta kementsuago abiatu zen bertan; izan ere, erromatarren garaiko aztarnak begi-bistan zituzten, eta mundu klasikoaren gainbeherarekin galdu zenaren kontzientzia bertan izan zen inon baino garbiagoa.

​

Humanismoa da Errenazimentuak dakarren giza ikuspegi berria. Erdi Aroko teozentrismotik ihesi, giza adimena eta sormena aintzat hartzeko asmoa eta erabaki sendoa nagusitzen da arteetan eta zientzietan, klasikoen espiritua berreskuratuz.

​

Inprenta oso garrantzitsua izan zen ideia berriak zabaltzeko, liburuak herritarren eskuetara iristeko bidea eman baitzuen. Gutemberg, Fust eta Schoffer hasi ziren lehen aldiz Alemaniako Mainz hirian, letra-   moldeez baliatuz inprimatzen, XV. mendearen erdi aldera.

​

Erlijioa eta politika

​

Erreforma ere humanismoaren markoan ulertzen da. Giza adimenaren eta kontzientziaren aldarrikapenak erlijioa bizitzeko eta pertsonalagoa eskatzen du. Elizaren erritoetan itoa zegoen espiritualtasun jatorra berreskuratu nahi da.  Martin Luther eta Joan Kalbin dira Erreforma protestantearen gidari ezagunenak. Ordura arte, inkisizioak babesten zuen  Eliza doktrina ofiziala. Zaila zen hortik kanpora mugitzea, zigorraren mehatxua hurbila baitzen. 

​

Joana Albretekoak, Nafarroako erreginak, Frantziako kalbinistekin bat egin zuen eta Erreforma bultzatu bere boterepeko lurraldeetan. Kontua da Erreformak eliza-egitura guztia errotik deuseztatzeko arriskua zekarrela, Aita Santuaren subiranotasuna eta hierarkia ukatzen baitzituen. 

​

Teozentrismoa: Jainkoa erdian kokatzen duen ideia adierazten du. Honen arabera, giza balioak suntsiturik geratzen dira, ez dute ezer balio, Jainkoak egin baikaitu eta harekin elkartzea da gure helburua

Inkisizioa: Eliza Katolikoaren barnean heresia ezabatzen jarduten zuten hainbat erakunde izendatzeko erabiltzen da. Heretikoak aurkitu eta zigortzeko sortutako eliz auzitegi iraunkorra zen. Zuzenbide kanonikoaren kontrako aginpideak ere zigortzen zituen.

  • Grey Twitter Icon
  • Grey Facebook Icon
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Instagram Icon
bottom of page