

HITZ SOLTEAK
​
XII. mendea baino lehen agertutako euskal hitz solteek ez dute literatur baliorik, baina euskal lurralde honetan euskaldunak bizi zirela egiaztatzen dute, eta jakin badakigu, gaur egun baino lurralde zabalagoetan bizi zirela. Hona hemen 4 adibide esanguratsu:
-
Akitanian, Frantziako hegoaldean, badira K. o. I. mendean latinez eta euskaraz idatzitako hilarriak, hainbat euskal izenen (sembe, cison, anderexo, bihox...) eta euskarak lurralde zabalagoa hartzen zuen garaiaren lekukotasuna ematen dutenak, Bizkaiko golkoaren ertzean eta Lleidako Aran bailara artean.
​​
-
X. mendean, erromantzez idatzitako glosa edo iruzkinen ondoan, badira euskaraz idatzitako banaka batzuk ere. Kukullagako Donemiliagan (ikus bideo laburra), prediku-liburu bateko ertzetan idatzitako esaldiak dira hauek:
-
Izioqui dugu (piztu dugu)​
-
Guek ajutu ez dugu (guk ez dugu aski)
-
​
​
​
​​
Garai hartan Errioxan euskaraz (ikus. bideoa) ere egiten zela adierazten digute, toponimiak erakusten duenez.
​
-
XII. mendean aipagarria da Codex Callixtinus deritzon erromesen gidan ageri den euskal hiztegitxoa. Aymeric Picaud frantziar erromesak egina da erromesak gidatzeko, eta Euskal Herritik pasatzean oinarrizko gauzak eskatu ahal izateko, nonbait.
