top of page

BIZITZA

​

Pedro Agerre Azpilkueta Nafarroa Garaiko Urdazubi herritxoan jaio zen, Axular izeneko baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan eta Salamancan osatu ondoren, apaiz egin zen. Lau urtez Donibane Lohizunen predikari-lanetan eman ondoren, Baionako apezpiku zen Bertrand Etxautzek Sarako erretore izendatu zuen. Hango erretoretza izan zuen bizibide, baina haren lanbidea eta eragina Lapurdi osora eta Euskal Herriko beste gune askotaraino iritsi zen.

​

OBRA

​

Gero, bi partetan partitua eta berezia (1643). Obraren izenean erreparatuz gero,  badirudi, bazirela bi parte, baina guk bakarra ezagutzen dugu, guztia batean emana datorrelako edo besterik idatzi ez zuelako. Obra handia eta ederra da, zinez.

 

"Gero dioenak, bego dio" atsotitzak laburbiltzen du edukia. Zereginak geroko uztea alferraren betiko leloa eta tranpa dela frogatzen du. Horretarako, autore klasikoen eta beste idazle askoren argudioak eta adibideak bildu eta  era ederrean lotzen ditu. 

​

KRITIKA

​

Ezin dugu ahaztu, Axular sermolaria izan zela idazlea baino lehen. Genero pertsuasiboa darabil, giza jokaera aldaraztea baitu xede. Irakurlearen gogoa bereganatzeko ahalegin horretan, baliabide erretoriko jakinak erabiltzen ditu, bereziki hiru alderdi arretaz zainduz obraren 60 kapituluetan:

​

  • Irakastea: gaiaren azalpen luze eta zabala, estilo lasai, arrazoituan.

  • Atsegin izatea: adibidez, aipu ugariz hornitua.

  • Mugiaraztea: zirikatzaile izan nahi duenean erritmo arina lortzen du, hizkuntza zuzenagoa (2. pertsona), perpaus laburragoak, galdera- eta harridura-adierazpenak erabiliz. Elizako sermoietan erabiltzen zen erretorika bera darabil.

​

​

  • Grey Twitter Icon
  • Grey Facebook Icon
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Instagram Icon
bottom of page